Musika Industriaren Elkartea

  • Zure enpresa edo proiektua modu erakargarrian aurkeztea funtsezkoa da lankidetza eta inbertsio berriak lortzeko. Kosta egiten zaizu zure negozioaren indarguneak adierazteko modurik onena aurkitzea? Orduan, KSIei zuzendutako BDCCren tailerra interesatzen zaizu, negozioko pitch-a sortu eta defendatzeko.

    Maitena Salinas kazetari eta coaching eta mentoring adituak iaz emandako prestakuntza pilotu arrakastatsuaren ondoren, bertsio are osoagoa proposatzen du BDCCk.

    Zerbitzu aurreratu hau azaroan eta abenduan garatuko da eta formatu hibridoan burutuko da. Taldeko ariketak ere izango ditu, dinamika kolektibo batek parte-hartzaileen arteko lankidetza eta networking-a errazten eta bermatzen baititu.

    Plaza kopurua mugatua da, gorde orain zurea!

    BDCC Zerbitzu Aurreratua – “Kultura eta Sormen Industrietarako komunikazio tailerra, negozioko pitch-a sortu eta defendatzeko”

    Hasiera-data: azaroaren 13a, astelehena

    Ordutegia: 15:00etatik 18:30etara

    Irakaslea: Maitena Salinas

    Lekua: BDCC-ren egoitza, Uribitarte pasealekua 3, 3. solairua, Bilbao 48001 (Bizkaia)

    Prezioa: 112 euro (BEZa barne)

    PROGRAMA

    • 1. saioa: Aurrez aurrekoa (azaroaren 13an, astelehena).
    • 2. saioa: Online (azaroaren 20an, astelehena).
    • 3. saioa: Aurrez aurrekoa (azaroaren 27an, astelehena)
    • 4. saioa: Aurrez aurrekoa (abenduaren 4an, astelehena)

    Gainera, parte-hartzaile bakoitzak tutoretzako 2 ordu (online) izango ditu, ikastaroan zehar eskatu ahal izango direnak.

    Informazio gehiago:

    info@basquedcc.eus

    627 671 552


Artxiboa

    Arreta! Webgune honek kookiak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Ez baduzu zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen bere erabilera onartzen duzu.

    Kookiak